PERTSONA GUZTIOK GARA ALDAKETAREN ERAGILE
KUDEA | Servicios ekintzaile sozialeko enpresa bat da. Haren xedea da eragin positiboa izatea, ingurumenarekin, gizartearekin eta kulturarekin lotutako arazoentzako irtenbideak sortuz landa-eremuan.
KUDEA >Go! landa-ingurunerako mugikortasun positiboko plataforma digitala garatzea eta kudeatzea datza gure jarduera nagusia.
Mugikortasun positiboko zerbitzu hau toki entitateek eta administrazioek eskaintzen dute doan, herri eta eskualde bereko pertsonen arteko eguneroko joan-etorriak iraunkorragoak izan daitezen.



KUDEA | Servicios enpresak laguntza informatiboko zerbitzuak eskaintzen dizkie mugikortasunaren alorreko zenbait proiekturi.

KUDEA>Konpromisoa!
KUDEA | Servicios enpresak konpromiso sendoa du NBEk onartutako garapen iraunkorrerako 2030 Agendarekin, eta horren erakusgarri, 2030erako GIHen aldeko Nafarroako Aliantzan eta arlo horretan antolatutako lantegietan parte hartzen dugu. Hain zuzen ere, agenda hori funtsezko gidalerroa izango da Nafarroako Gobernuaren politika- eta erakunde-ekintzetan, datozen urteotan.
