2015ean, Nazio Batuen erakundeak Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onetsi zuen; ibilbide-orri bat, honako goiburu honekin: “Inor atzean utzi gabe”. Agendan, Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) finkatu ziren, 17 zehazki, 2030erako lortu beharreko 169 xederekin, eta horien jarraipena egin ahal izateko adierazle-sistema batekin. Helburu horiek herrialde guztiei eragiten diete, haien garapen-maila dena dela ere; nola ez, herrialde bakoitzaren errealitatera egokitzen ahal dira.

2016an, Nafarroako Foru Parlamentuak erabaki zuen politika publikoak Garapen Iraunkorrerako Helburuekin eta haien xedeekin bateratzea, eta Nafarroako Gobernuak departamentuarteko batzorde bat eratu zuen. Batzorde horrek txosten bat egin du, adierazle bakoitzaren abiapuntuak zehaztu dituena, eta helburuen bilakaera eta betetze-maila aztertzeko erreferentzia izanen dena. Gaur egun, eta joan den legegintzaldian diseinatutako egiturari eutsiz, 30 zuzendaritza orokorrek edo erakunde autonomok parte hartzen dute programan; horien guztien artean, 67 plan, programa edo estrategia gauzatuko dituzte, 2030 Agendako 72 xede, 15 helbururi dagozkienak, lantze aldera, besteak beste. NBEk finkatutako gainerako xedeak eta helburuak ez dira kontuan hartu Nafarroan, ia lortuta daudelako.

NBEk finkatutako 17 helburuak:

 

POBREZIA DESAGERTZEA

1 helburua. Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan.

 

GOSERIK EZIZATEA

2 helburua. Gosea amaitzea, elikagai-segurtasuna eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza   jasangarria bultzatzea.

 

OSASUNA ETA ONGIZATEA

3 helburua. Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.

 

KALITATEZKO HEZKUNTZA

4 helburua. Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.

 

GENERO-BERDINTASUNA

5 helburua. Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.

 

EDATEKO URA ETA SANEAMENDUA

6 helburua. Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea.

 

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

7 helburua. Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat.

 

LAN-DUINA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOA

8 helburua. Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu betea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.

 

BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA

9 helburua. Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.

 

DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA

10 helburua. Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea.

 

HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK

11 helburua. Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.

 

EKOIZPENA ETA KONTSUMO ARDURATSUA

12 helburua. Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.

 

KLIMA BABESTEKO EKINTZA

13 helburua. Neurri urgenteak hartzea klimaaldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko.

 

URETAKO BIZITZA

14 helburua. Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu iraunkorrean erabiltzea garapen jasangarriari begira.

 

LEHORREKO BIZITZA

15 helburua. Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrian erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea,

basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.

 

BAKEA ETA JUSTIZIA

16 helburua. Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde

eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.

ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO

17 helburua. Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna

biziberritzea.